SpainSkills 2026 txapelketan Miguel Altunako Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek brontzezko domina lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2026ko martxoaren 2a

Miguel Altuna Lanbide Heziketako Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek ere Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute SpainSkills 2026 Lanbide Heziketako estatuko txapelketan, eta brontzezko domina lortu dute Sistema Robotiko Integratuen modalitatean.

 

Testuinguru horretan, Euskal Selekzioak maila bikaina erakutsi du SpainSkills 2026 lehiaketan, guztira 9 domina eskuratuz.

SpainSkills Espainiako Lanbide Heziketako lehiaketa nagusia da, eta bertan autonomia erkidego guztietako ikasle eta tituludun berriek parte hartzen dute, beren trebetasun tekniko eta praktikoak erakutsiz. Txapelketa honek prestakuntza profesionala balioan jartzea, ikasle, irakasle eta enpresen arteko lankidetza sustatzea eta berrikuntza bultzatzea du helburu.

Parte-hartzaileak autonomia mailako txapelketetan urrezko domina lortu duten ikasle onenak dira, eta lehiaketa honek WorldSkills 2026 (Shanghai) eta EuroSkills 2027 (Düsseldorf) nazioarteko txapelketetarako ordezkariak aukeratuko ditu.

ZORIONAK Euskal Selekzio osoari eta, bereziki, Miguel Altunako ikasleei egindako lan bikainagatik! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak