Miguel Altunak ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2026ko otsailaren 13a

Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere nazioartekotze apustua indartzen du, mugikortasun programen bidez ikasleei atzerriko esperientzia profesionalak eskaintzen baitizkie. Nazioarteko mugikortasunak ez du soilik laneratze aukerak hobetzen, baita garapen pertsonala, autonomia eta kulturarteko ikuspegia ere sustatzen ditu.

Ikasturte honetan, 17 ikaslek egingo dituzte beraien lan-praktikak Europako hainbat herrialdetako enpresetan, Erasmus+ programari esker. Erdi Mailako zikloetako 6 ikasle —Polonia, Italia eta Txekiar Errepublikara joanda— eta hamaika Goi Mailako zikloetakoak, non euren egonaldiak Txekiar Errepublika, Italia eta Portugalen garatuko dituztelarik.


Esperientzia hauei beste ekimen formatibo batzuk gehitzen zaizkie, adibidez egunotan “Zuzendaritzari Laguntza” zikloko ikasleen Belgikarako bidaia, Bruselasen Europar Parlamentua bertatik bertara ezagutzeaz gain, Gante hiriko Hogent Unibertsitateko ikasleekin elkarlanean aritu diren.


Ekimen hauen bitartez, Miguel Altuna Europako esperientziak ikasgeletara hurbiltzen jarraitzen du eta ikasleei etorkizuneko lan-ingurune gero eta nazioartekoago baterako prestakuntza eskaintzen die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak