Miguel Altuna Lanbide Heziketa etengabeko berrikuntzan murgilduta dago eta hainbat proiektu estrategikotan parte hartzen du. Ildo horretan, espazio berrituak eta ekipamendu aurreratuenak eskuratzeko lanean jarraitzen du, ikasleei eta langileei eguneroko jardunean baliabide egoki eta modernoak eskaintzeko helburuarekin.
Egindako lanaren aitortza gisa, estatu mailako Bikaintasun Zentro izendatua da eta horrek kalitatezko prestakuntzan eta berrikuntzan sakontzen jarraitzeko bidea eman dio. Gainera, zentroa Europako Lanbide Heziketako Bikaintasun Sareko kide da, Fabrikazio Aurreratuan egiten duen lanagatik, eta Europako punta-puntako ikastetxeekin elkarlanean aritzen da nazioarteko hainbat proiektutan.
Jardunaldiak honako egitaraua izango du:
- ● Ikastetxearen bisita gidatua, instalazio eta azken berrikuntzak ezagutzeko.
- ● Heziketa zikloei eta espezializazioei buruzko informazio zehatza jasotzeko aukera.
- 📌 Informazio gehiago eta hitzordua hartzeko: https://maltuna.eus/ateak-zabalik/
- Tel.: 943 899 270 - 688 815 070