Azaroaren 12an, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Saiakuntza Suntsitzaileen Workshop-a egingo da, Izasa Scientific enpresarekin lankidetzan.
Jardunaldi honetan, parte-hartzaileek aukera izango dute metalografia, mikroskopia, saiakuntza mekanikoak, gogortasuna eta zehaztasun metrologia bezalako teknika aurreratuak ezagutzeko eta praktikan jartzeko.
Helburua da industria-sektorean gero eta garrantzitsuagoak diren kalitate- eta azterketa-prozesuak gertutik ezagutzea, adituen gidaritzapean. Gainera, saioan zehar hainbat sorpresa praktiko ere izango dira.
Noiz: AzaroaK 12, asteazkena
Lekua: Miguel Altuna LHII. Agirrebidea 2, Bergara (Gipuzkoa)
Izena emateko: Workshop Saiakuntza Suntsitzaileak
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.