Landuko diren gaiak hauek izango dira:
-
Makinen elementuen diagnosirako datu atzitze sistemak.
-
Monitorizazio eta analisi dinamikoa mekanizazio prozesuetan.
-
Ebaketa erraminten egoeraren kontrol zehatza.
-
Mekanizazio lehiakorrerako soluzio berritzaileak.
Jardunaldia foro presentzial gisa antolatu da, parte-hartzaileei teknologia hauen inguruko esperientziak eta iritziak trukatzeko aukera eskainiz. Gainera, workshop praktikoen bidez, demoak eta aholkularitza zuzena jaso dute bertaratuek.
IZENA EMATEKO Miguel Altunako web orriaren bidez egin daiteke edo ekitaldia@maltuna.eus helbidera idatziz.
Miguel Altunan aurrera jarraitzen dugu etorkizuneko profesionalak teknologiarik aurreratuenarekin prestatzen.