2025/06/04 11:00

Topaketa

"eMAkumeak protagonista" jardunaldia

"eMAkumeak protagonista" jardunaldia
Bule taberna, Bergara

2015.urtetik, Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan emakumeak industriara gerturatzeko helburuarekin hamaika ekimen burutu ditugu. Poliki-poliki bada ere, egindako lanak fruituak ematen ari dira.
2024-2025 ikasturtean, STEAM arloko ikasketak egiten ari diren emakumeen kopurua inoiz baino altuagoa da: 97 emakume, ikasleen ia %20ra iritsiz.

Orain arte egindako bideari eta aurrera begira dugunari harrotasunez helduz, geldialditxo bat egin nahi dugu gure bidelagun diren emakumeei aitortza eta eskerrak emateko.
Ziur gaude emakume hauek hautatu duten bidea oso baliagarria izango dela beste emakume askorentzat ere.

2024-2025 ikasturtean, Miguel Altuna LHIIko beste kolektibo aipagarri bat emakumezko irakasle industrialena da. 22 irakasle ditugu, eta haiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, bere garaian ikasketa hauek aukeratu eta gaur egungo ikasleen inspirazio-iturri bihurtu direlako.

Guzti hau ospatzeko, ekainaren 4an Miguel Altunan ekitaldia egingo dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak