Miguel Altuna Lanbide Heziketan ziklo berria: "Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria"

Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere eskaintza akademikoa zabalduko du 2025-2026 ikasturtean Erdi Mailako Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria ziklo berriarekin.

Sektore teknologikoak gero eta eskari handiagoa du informatika-arloan prestatutako profesionalen beharra, eta ziklo honek horri erantzuten dio. Ikasleek ordenagailuen muntaketa eta konponketa, sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa, sare lokalak eta segurtasun informatikoa bezalako gaiak landuko dituzte, lan-merkatuan bete-betean txertatzeko prest egon daitezen.
Zikloa bukatzean, ikasleek informatikako enpresetan, zerbitzu teknikoetan edo sare-administrazioan lan egiteko aukera izango dute, edo dela goi-mailako ikasketak egiten jarraitzeko aukera izango dute. Gainera, Miguel Altunak eskaintzen duen metodologia praktiko eta berritzailea aprobetxatuko dute, ingurune teknologiko aurreratuan ikasiz.
Informatika zure pasioa bada eta etorkizun oparoa duen sektore batean trebatu nahi baduzu, aukera paregabea izan daiteke.

Informazio gehiagorako Miguel Altunarekin harremanetan jartzea besterik ez da egin behar 943 899 270ra deituz edo info@maltuna.eus helbidera idatziz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak