Rural Kutxak eta Enpresarek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Javier Martínez Lasak, Rural Kutxako Gizarte Ekintza arloko zuzendariak, eta Alain Vivasek, Enpresare Bergara eta inguruko industria-enpresen elkarteko lehendakariak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeen artean, eskualdeko talentu gaztearen eta enpresa berrikuntzaren aldeko apustuan arreta jartzen duena.

Hitzarmen honek Bergarako eta Debagoieneko Eskualdeko ETE industrialetan 4.0 industriarako trantsizioa bultzatzea ahalbidetuko duen programa bat babesteko helburua betetzen du, talentu gazteari eta ekintzailetzako/barne-ekintzailetzako proiektu berritzaileei eta ekimenei prestakuntza dualaren bidez lagunduz.

Horretarako, Bergarako Miguel Altuna LHII zentroaren laguntza izan dute. Miguel Altuna bailaran eta sektore industrialean erreferente bat da, eta Lanbide Heziketako Ikastetxeen Estatuko Bikaintasun Sarearen parte da.

Enpresareko enpresetan duala egingo duten Miguel Altuna LHIIko ikasleen prestakuntzaren kostuaren % 50a lagunduko du Rural Kutxak. Hain zuzen ere, Fabrikazio Adimenduneko edota Adimen Artifizialeko eta Big Datako espezializazioa egiten ari diren ikasleen artean.

Ekimen honekin espero da, alde batetik, talentu gaztea erakartzea eskualdeko enpresa txiki eta ertainetara, eta proiektu berritzaileen garapena erraztea, industria-eredu berri, berritzaileago eta lehiakorrago batera bideratutako profilen bidez. Eta bestetik, etorkizuneko lanbideak Debagoieneko industrian txertatzen laguntzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak