Ildo horretan, Zoller Ibéricak, MTCk, Kenduk eta CIFP Miguel Altunak Bergarako zentroan egingo den jardunaldi tekniko batera gonbidatu nahi zaituzte, txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuetako espezialistentzako soluzio sorta aurkezteko. Hala, foro presentzial bat zabalduko dugu, teknologiaren abantailei eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza-beharrei buruz eztabaidatzeko.
Workshop praktiko baten bitartez dinamizatuko da ekitaldia eta bertan sortzen diren zalantzak argituko dira, aholkularitza emataz aparte.
Honako espezialistak izango ditugu presente gurean:
- Iván Lavín (Zoller Iberica).
- Iñaki Bilbao (MTC).
- Alex Rodriguez (Kendu).
Horretarako, honakoa izango da Workshop-aren egitaraua:
- 09:30-09:45 Ongietorria. Miguel Altuna zentroaren ikuspegia.
- 9:45-10:15 Zoller- Ebaketa erreminten presetting sistemak.
- 10:15-10:45 Kendu - Errendimendu handiko tresnak.
- 10:45-11:15 MTC - Hainbuch lotze sistemak.
- 11:15-12:00 Atsedena- Kafea eta foroa.
- 12:00-13:00 Miguel Altuna zentroa bisita.
Ekitaldia behar bezala antolatu ezinbestekoa da IZENA EMATEA: www.maltuna.eus edo 943 899 273ra deituz.