Mekatronika eta robotikako eleaniztasuneko ikasleak, Minessotako South Central Collegeko ikasleekin elkartrukean izan dira

Otsailaren 25etik martxoaren 4 arte,  Minnesotan izan dira Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako, Usurbilgo Lanbide Eskolako eta EASO Politeknikoko mekatronika industriala eta automatizazio eta robotika industriala ziklo eleanitzeko ikasleak, Minessotako South Central Collegeko ikasleekin elkar trukaketa eginez.

 

Astebetez, South Central Collegen formakuntza saioak jasotzeaz gain, sektoreko enpresa hauek bisitatu dituzte:

Wis-pak (edari freskagarrian botilaratze instalazioa)Doston Iron Castings (altzairu fundizioa),  3M (EPI-ak eta urarentzako iragazkiak)Cambria (sukalde eta bainugelako gainaldeak)SageGlass ( beira elektrokromikoak).

Azkenik, aisialdian zonaldeko ohitura eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan dute: Izotz arrantza, bolo-jokoetan aritzekoa,harkaitz-eskalada, etab. 

Esperientzia bikaina bezain aberasgarria izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak