Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak, datorren urtarrilaren 25erako, ATEAK ZABALIK jardunaldia antolatu du batez ere nerabeen gurasoei zuzendua. Administrazio, Elektrizitate,Informatika, Fabrikazio Mekaniko eta Mantenimenduko Heziketa Zikloak eskaintzen ditu eta baita espezializazio berritzaileak ere, Forjaketa Prozesuen Diseinu eta Ekoizpena, Fabrikazio Adimenduna eta Adimen Artifiziala eta Big Datan.
Horretaz gain, Bergarako Miguel Altuna, estatu mailako Bikaintasun Zentro izendatu berri da eta Europako Lanbide Heziketako Bikaintasun sareko partaide ere bada, fabrikazio aurreratuan egiten duen lanagatik, eta Europan punta puntan dauden ikastetxeekin hainbat proiektutan hartzen du parte, besteak beste.
Ikastetxea eta bere instalazioak, ikasteko dauden aukerak eta erabiltzen den metodologia, heziketa ziklo nahiz espezializazioak bertatik bertara ezagutzeko, zatoz URTARRILAREN 25ean, 18:00etan.
Informazio gehiago eta hitzordua hartzeko, www.maltuna.eus web orrian edo 943 899 270.