Langile nahiz pertsona langabeei zuzenduriko ikastaro hauetan plaza libreak daude:
-Fabrikazio mekanikoko produktuetarako irudikapen grafikoa (Solid Works, modelatu eta planoak).40 ordu. Datak: 2023.01.23-2023.02.15.
-Robotikaren oinarriak.50 ordu. Datak: 2023.01.23-2023.02.21.
Ikastaro hauek, astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara eskaintzen dira.
Langabeei zuzenduta:
-Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak profesionaltasun ziurtagiria. 440 ordu. Datak: 2023.02.06-2023.06.15. Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 21:00etara.
-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea profesionaltasun ziurtagiria. 540 ordu. Datak: 2023.02.27-2023.07.07. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
Guztiak Lanbideren bidez %100ean diruz-lagunduta daude. Izena eman edo informazio gehiagorako, 943 899 272 edo 688 815 070 zenbakietara deitu edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi daiteke.