Gezurra badirudi ere XXI. mendean, eta zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak eta aplikazio guztiak kontutan hartuz, gure herrialdean lan-istripuak ohikoak izaten jarraitzen dute.Azken bi urteko istripuen estatistikak ikusi besterik ez dago. Datuak argiak dira.
Horregatik, OSALANek diruz-lagunduta eta LHL Elkartearekin lankidetzan, Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden eta jarduera profesionaleko egoitza EAEn duten langile autonomoei zuzenduriko Altxatzeko Gailuei loturiko Lan Arriskuen Prebentziorako ikastaroa eskaini da Bergarako Miguel Altunan.
Ikastaroaren arrakasta ikusita, deialdi berria eskainiko da azaroaren 14tik 24ra, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:30etara. Eta azken plaza libreak daude.
Informazio gehiagorako 943 899 272 zenbakira deitu edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi daiteke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.