Ikastetxeak eta enpresak eskutik STEAM Komunitatea Indartuz egitasmoan

STEAM formazioa sustatu, STEAM lanbideak ikustarazi eta lanbideei loturiko genero estereotipoak apurtzeko helburua duen STEAM Ko In (STEAM Komunitatea Indartuz) egitasmoak, amaitu ditu ikasturte honetarako aurreikusitako bisita eta ekintzak.

Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Bergarako Udalarekin eta herriko ikastetxe desberdinekin elkarlanean martxan duen egitasmo honen bidez, Bergara eta inguruetako hainbat enpresa ezagutzeko aukera izan dute adin tarte desberdinetako gaztetxoek.
Egitasmoaren helburuarekin bat etorriz, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak uztartzen dituzten lanbide eta ikasketa desberdinak enpresetako lanpostuetan nola aplikatzen dituzten ezagutzeko aukera izan dute, eta baita, genero estereotipoek nola eragiten duten ikasketak aukeratzerakoan eta enpresetako lanpostu desberdinetan, besteak beste.

Eskerrik asko egitasmo honetan parte hartu duten Bergarako Udalari, ikastetxeei eta enpresa guztiei. Udako oporren ondoren jarraituko dugu ildo beretik elkarlanean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak