Azken plaza libreak pertsona langabeentzako ikastaro honetan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2022ko otsailaren 1a

Lanbideren bidez %100ean diruz-lagundutako "Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak" ikastaroan plaza libreak.

Datorren otsailaren 7an hasi eta maiatzaren 16ra bitartean, astelehenetik ostiralera goizez Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan eskainiko den ikastaro honetan azken plaza libreak daude. Formazio teoriko praktiko honek, lan praktikak enpresan barne hartzen ditu eta osotasunean, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko aukera izango dute.

Ikastaroa pertsona langabetuei zuzendurik dago.
Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 899 272-943899273 edo ikastaroak@maltuna.eus bitartez egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak