Langile eta langabetuentzako ikastaro gehiago hasiko dira datozen asteotan Miguel Altunan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2021ko abe. 14a, 12:28

Langile nahiz pertsona langabeei zuzenduriko eta Lanbideren bidez guztiz diruz-lagundutako hainbat ikastaro hastear daude datozen asteotan Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ikastaro hauek, arratsaldez eskainiko dira, astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara.

Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 899 272 zenbakira deituz, ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatziz edo Lanbideko web orriaren bidez.

 

Hauek dira dagoeneko hasiera data duten ikastaroak: 

  • MF0106_3 - Produktuak automatizatzea. 2021/12/20-2022/05/23. 210 ordu.

  • UF0454 - Dokumentazio teknikoa lantzea, fabrikazio mekanikorako CAD-CAM programak erabiliz. 2021/12/22- 2022/02/24. 90 ordu.

  •  UF0876 - Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuetako zehaztapen teknikoak. 2022/01/17-2022/02/17. 60 ordu.

  • Elkarrekin lanean- Biltegi Kudeaketa ikastaroa. 2022/01/31-2022/04/01. 210 ordu (Lan praktikak enpresan barne).

  • UF0320 - Testu tratamendurako aplikazio informatikoak (Word): 2022/01/17-2022/02/01. 30 ordu.

  • UF0321- Kalkulu-orrietarako aplikazio informatikoak (Excel): 2022/02/14-2022/03/15. 30 ordu.

  • UF0883 - Txirbil-harroketa bidez mekanizatutako produktua egiaztatzea. 2022/02/21 -2022/03/10. 30 ordu. 

  • Egiaztapen Tridimentsionala. M-Cosmos. 2022/03/07-2022/03/22. 30 ordu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak