- Zer da azoka hau? BILT 2021 ikaskuntzari loturiko fora da eta BILT proiektuaren ikur den ekitaldia izango da. Bertan, UNESCO-UNEVOC eta BIBB proiektuko taldeak, proiektuaren lehen fasearen amaierarekin bat egitera gonbidatzen zaitu “kualifikazio eta gaitasun berriak” gertutik ezagutzeko aukera eskainiz.
- Zer aurkituko duzu azoka honetan? BILT proiektuaren testuinguruan, Berrikuntzako eta Ikaskuntzako Praktika bat, ikuspegi berri bat da, Lanbide Heziketa ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren beharretarako garrantzitsuagoa izan dadin. Bertan, Afrikako, Asiako, Pazifikoko eta Europako LHko sistemetako munduko joerekin lotutako egungo erronkei heltzen diete. Argitalpenek BILTen lan-ildoetako bati dagozkion ekimenak deskribatzen dituzte: Kualifikazio eta Gaitasun Berriak, Ekologizazioa, Digitalizazioa, Ekintzailetza edo Migrazioa. Bertan izango da Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkaritza ere: Teknologia, gizarte eta ingurumen-joera berriak sartzea eta irakastea ezinezkoa da 4.0 Industriaren prestakuntzak eskatzen dituen ikaskuntza-espazioak eta laborategiak egokitu gabe. Hori errealitate bat izan dadin, teknologia berriak prestakuntza-programetan sartu behar dira, eta berariazko ekipoak eskuratu.
- Miguel Altunak Fabrikazio Aurreratuaren 4.0 tailerra aurkeztu du praktika on gisa. Bertan, erronka horiei heltzen zaie Ikaskuntzako Espazio Fisiko Zibernetikoa sortuz. Miguel Altunaren tailerra, metodologia eta eskolaz gain, Tknikaren zuzendaritzapean lantzen ari den EXAM4.0 proiektuaren emaitzak ere azalduko dira. Proiektu horren helburua da fabrikazio aurreratuaren sektoreko etorkizuneko trebetasunak eta beharrak identifikatzea eta definitzea, eta LH4.0 ikastetxe baten eredu bat proposatzea, bere azpiegitura, informazio eta aplikazioei, tresnei, beharrezko trebetasunei eta komunikazioen teknologien (IKT) lan-prozesuei dagokienez.
Azken finean, 4.0 tailerra Lanbide Heziketako irakaskuntzan nola aplikatzen dugun aurkeztuko dute Unai Ziarsolo, Iosune Gerenabarrena eta Liher Errasti lankideek.
AZOKAN ERREGISTRATZEKO Unesco-Unevoc weborriaren bidez egin dezakezu: https://unevoc.unesco.org/bilt/BILT+Learning+Forum+December+2021
Anima zaitez eta bertan ikusiko gara!