Urriaren 20an eta 21ean EuskoSkills Txapelketan parte hartu duten Lanbide Heziketako ikasleei sariak banatu zizkieten atzo Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak eta Rikardo Lamadrid Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, besteak beste.
Guztira EAEko Lanbide Heziketako 41 ikastetxeetako 146 ikaslek hartu dute parte aurten txapelketan (19 modalitatetan lehiatuz) eta tartean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hainbat sari jaso dituzte, parte hartutako lau txapelketatik, zilarrezko bat Mekatronikan eta hiru brontzeko, Robotika Kolaboratiboan, Instalazio Elektrikoak eta Mekatronika alorretan.
- Instalazio Elektrikoak alorrean: Mikel Sanchez Petit-ek hirugarren postua lortu du.
- Mekatronika alorrean: Endika Bengoa eta Unai Asulak bigarren postua lortu dute eta Mikel Zubizarreta eta Josu Gorritik hirugarren postua.
- Robotika Kolaboratiboan, Iker Ortiz de Urbina, 3. postua lortu du.
- CNC Fresaketan, Ekain Larrea.
Zorionak partaide guztiei egindako lanagatik!