Lan Arriskuen Prebentzioan formazioa izatea garrantzitsua da lan istripuak saihesteko.

Gezurra badirudi ere XXI. mendean, eta zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak eta aplikazio guztiak kontutan hartuz, gure herrialdean lan-istripuak hain ohikoa izaten jarraitzea. Datu argiak dira, lan-istripuek gora egiten jarraitzen dute. Sarritan, giza hutsegiteak jotzen dira lan istripu bat azaltzeko, istripu beraren jatorria beste antolamendu-akats batzuen ondorioa denean edo izan daitekenean. Horregatik, pertsonek prebentzioari loturiko formazioa izatea garrantzitsua da.
Segurtasunaren kultura da segurtasuna bermatzeko ardatzetako bat. Segurtasun kulturan horretan faktore garrantzitsua da prebentzioa, Lan Arriskuen Prebentzioa: Langileek lanpostuari eta, oro har, lan-jarduerari datozkion arriskuetatik ahalik eta gehien babestu ahal izateko oinarrizko ezagutzak dituztela bermatzea da. 
 
 
Lan Arriskuen Prebentziorako formazioa funtsezko elementua da istripuak saihesteko eta horregatik, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan, langile autonomoei zuzenduriko  30 orduko ikastaroa eskainiko da Osalanek %100ean diruz lagunduta eta pertsona langabeei zuzendutako orga jasotzaileen, zubi garabien eta apilagailuen erabilerari loturiko 9 ikastaro eskainiko dira urria eta azaroa bitartean, guztiak DOHAINIK, Kutxa Fundazioaren diru-laguntzari esker.
 
Azkenik, aipatu fabrikazio mekaniko, elektrizitate eta elektronika eta administrari loturiko hainbat ikastaro ere hastear daudela datozen asteotan, Lanbideren bidez %100ean diruz lagunduta.

Informazio gehiagorako eta izena emateko 943 899 273 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.