Segurtasunaren kultura da segurtasuna bermatzeko ardatzetako bat. Segurtasun kulturan horretan faktore garrantzitsua da prebentzioa, Lan Arriskuen Prebentzioa: Langileek lanpostuari eta, oro har, lan-jarduerari datozkion arriskuetatik ahalik eta gehien babestu ahal izateko oinarrizko ezagutzak dituztela bermatzea da.
Lan Arriskuen Prebentziorako formazioa funtsezko elementua da istripuak saihesteko eta horregatik, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan, langile autonomoei zuzenduriko 30 orduko ikastaroa eskainiko da Osalanek %100ean diruz lagunduta eta pertsona langabeei zuzendutako orga jasotzaileen, zubi garabien eta apilagailuen erabilerari loturiko 9 ikastaro eskainiko dira urria eta azaroa bitartean, guztiak DOHAINIK, Kutxa Fundazioaren diru-laguntzari esker.
Azkenik, aipatu fabrikazio mekaniko, elektrizitate eta elektronika eta administrari loturiko hainbat ikastaro ere hastear daudela datozen asteotan, Lanbideren bidez %100ean diruz lagunduta.
Informazio gehiagorako eta izena emateko 943 899 273 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.