Hauek dira bakoitzaren ezaugarri nagusiak:
● Zuzendaritzari Laguntzeko Goi- Mailako Teknikaria: Miguel Altunan ziklo honen bigarren kurtsoa eskainiko da soilik. Hori dela eta, Administrazio eta Finantzak goi-mailako heziketa zikloa gainditua duten ikasleek, ikasturte bat gehiago eginez, titulazio ofizial berria eskuratzeko aukera izango dute. Lan irteerei dagokienez, zuzendaritzako laguntzaile edo idazkari, laguntzaile pertsonal, giza baliabideetan saileko laguntzaile edo administrazio eta erakunde publikoetako administrari gisa lan egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste.
● Fabrikazio adimenduna espezializazio kurtsoa: Estatu mailan homologatutako espezializazio kurtso honen iraupena 660 ordukoa da eta ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatuz burutuko dira.
Formazio-planean, produkzio-prozesu adimendunak, metrologia eta instrumentazio adimenduna, gauzen interneta eta sarera konektatutako inguruneak, makinen birtualizazioa eta produkzio-prozesuak eta enpresan bertan egingo den prestakuntza barne hartzen ditu. Azken finean, 4.0 industriak, konektibitateak, adimen artifizialak eta robotikak eskatzen dituzten ezagutza tekniko eta profesionalak barneratuko dira besteak beste, Fabrikazio Aurreratuko sektoreari erantzuna emango dien ikasle kualifikatuak formatuz.
Miguel Altuna Lanbide Heziketako formazio eskaintza berri hauek, hiru ikasturtetan bi titulazio ofizial lortzeko aukera eskainiko diete ikasleei, baita goi-mailako zikloa egina duten pertsonei ere, ikasturte bakar batean titulu ofizial berri bat ateratzeko aukera.
Informazio gehiagorako www.maltuna.eus web orria kontsultatu edo 943 899 270 zenbakira deitu daiteke.