Miguel Altunako berdegunea txukuntzea eta San Juan Bosco eguna

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2021ko urt. 27a, 10:37

Urtero, urtarrileko azken ostiralean Miguel Altunan egun berezia izan ohi dugu, San Juan Bosco eguna. Aurtengoa Covid19ak baldintzatuko duen arren, egunari ukitua emango dio ikastetxeak. 

Hori dela eta, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako eraikin berriaren inguruko berdegunea auzolanean txukunduko dute ikastetxeko langile nahiz ikasleek eta urtarrilaren 29an, San Juan Bosco egunean, bertako espezieak diren zuhaitzen landaketa bat ere burutuko da.

Zuhaitzen landaketa hau,  Miguel Altunan zuzendari izandako, Juan Gallastegi, Fernando Otaño, Felix Askasibar, Jose Ramon Arakistain, Jose Mª Larrañaga, Iñaki Larrañaga eta Iosune Irazabalek egingo dute eguerdiko 12:00etan.

Bergaran eta Debagoienean ongi sustraituta dagoen ikastetxe honetan, zuhaitz hauen kimu berriak ikusiko ditugu aurtengo udaberrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak