Urte berriaren hasierarekin batera ikastaro berriak zure esku

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2021eko urtarrilaren 12a

Urte berria hastearekin batera, ikastaro berriak eskainiko dira Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan ere. Lanbideren bidez %100ean diruz-lagunduriko ikastaroak dira, langile nahiz langabe dauden pertsonei zuzendudrik daude eta oraindik ikastaro batzuetan plaza libreak daude. Guztiak ere arratsaldez eskainiko dira.

Hauek dira datozen asteotan hasiko diren ikastaroak:
* Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuetako zehaztapen teknikoak (planoak), 60 ordu. Urtarrilaren 18tik otsailaren 23ra.
* Txirbil-harroketa bidezko mek. eragiketatan makinak, tresneria eta erremintak prestatzea, 80 ordu. Urtarrilaren 18tik otsailaren 25era.
* Neumatika, 40 ordu. Urtarrilaren 18tik otsailaren 9ra.
* S7 Profibus, 20 ordu. Urtarrilaren 18tik 27ra.
* Kontabilitate-kudeaketa, 90 ordu. Urtarrilaren 25etik martxoaren 18ra.
* Ordenagailu bidezko mekanografia, 50 ordu. Urtarrilaren 25etik otsailaren 24ra.

Informazio gehiagorako 943 899 272 zenbakira deitu daiteke edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak