Ekitaldi honetan, Europar Batasuneko komisioko arlo desberdinetako hainbat hizlari garrantzitsuk parte hartuko dute beraien aurkezpenak eginez, tartean Joao Santos, EUko Komisioko Lan, Enplegu eta Inklusiorako Zuzendari Orokorra eta Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea ere izango delarik. Ondoren, Europako herrialde desberdinetako 5 proiektu pilotu aurkeztuko dira, eta hauetako bat, Unai Ziarsolok azalduko duen eta Miguel Altuna partaide den EXAM 4.0 nazioarteko proiektua izango da.
Konferentzia goizeko 9:00etan hasiko da eta ingelesez den arren, Gaztelaniazko aldibereko itzulpen zerbitzua izango da.
Informazio guztia, programa eta izen emateak HEMEN.