Miguel Altuna LHII "LHko bikaintasun zentroak" nazioarteko on-line konferentzian izango da

Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroak datorren ekainaren 16rako antolatu den “LHko bikaintasun zentroak” (Centres of Vocational Excellence) nazioarteko konferentzian parte hartuko du partaide den EXAM 4.0 proiektua online aurkeztuz Europa Batasuneko komisioko hainbat arduradunekin batera.

Europako lanpostuen %65etan Lanbide Heziketako kualifikazio maila izatea beharrezkoa izango da epe laburrera begira. Hori dela eta, beharrezkoa da LHko sistemak moldatzea eta garai berrietara egokituko diren ikasleak formatzea, beharrezko ezagutza eta gaitasun profesionalak  landuz.  Horretarako, Lanbide Heziketako zentroak ere, ikasleengan zentratu eta berrikuntza, jasangarritasun, enplegua eta parte-hartze sozialerako motor izatea beharrezko dute. Lurralde bakoitzeko estrategiekin bat eginez eta beste eragile batzuekin elkarlanean,  Lanbide Heziketako irakaskuntzan bikaintasunez jarduteko.

Ekitaldi honetan, Europar Batasuneko komisioko arlo desberdinetako hainbat hizlari garrantzitsuk parte hartuko dute beraien aurkezpenak eginez, tartean Joao Santos, EUko Komisioko Lan, Enplegu eta Inklusiorako Zuzendari Orokorraeta Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea ere izango delarik. Ondoren, Europako herrialde desberdinetako 5 proiektu pilotu aurkeztuko dira, eta hauetako bat, Unai Ziarsolok azalduko duen eta Miguel Altuna partaide den EXAM 4.0 nazioarteko proiektua izango da.

Egitaraua eta izena emateko loturak,  Miguel Altunako www.maltuna.eus orrialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak