Espediente akademikorik onenaren saria jaso dute Miguel Altuna Lanbide Heziketako hiru ikaslek

Atzo, abenduak 10, Kutxa Fundazioak antolatutako ikasketa-amaierako sari banaketa ekitaldia izan zen Donostiako Tabakaleran.

 

Aurten ere Kutxa Fundazioak 2017-18 ikasturtean amaituriko Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Heziketako Zentroetako dagokien arloko espediente akademikorik onena lortu duten ikasleak saritu zituen, eta beste batzuen artean, Miguel Altuna Lanbide Heziketan, DUAL sistemaren bidez formatu diren hiru ikasle ere saritu zituztelarik:

  • Nekane Ezcurra, “Administrazioa eta Finantzak” Goi-Mailako heziketa
  • Aitor Amuchastegui, “Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa”
    Goi-Mailako heziketa ziklokoa.
  • Igor Galdos, “Fabrikazio Mekanikoko Diseinua” Goi-Mailako heziketa

Ekitaldi horretan, ondorengo pertsonek ere parte hartu zuten:

  • *Josune Irazabal, Miguel Altunako zuzendari izateaz gain IKASLANeko lehendakaria ere bada eta sari banaketako mahaiko partaide izan zen.
  • * Joxu Arana, Miguel Altunako enpresa-harremanen arduraduna.
  • * Miguel Altunako DUAL ikasleen tutore diren Asier Biribai, Aitor Diaz de Ezpada eta Alberto Larrea.
  • *Ales Familiar, Marcos Larrañaga y Cía, S.A.” enpresako Giza Baliabideak saileko arduraduna eta gaur egun Nekane Ezcurra ikaslearen enpresako.

ZORIONAK!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak