Langabetuek automatizazio sistemen ikastaroan izena emateko aukera zabalik dute

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2018ko aza. 30a, 14:16
Lanbideren bidez %100ean diruz-lagunduriko "Automatizazio-sistema industrialen muntaketa eta zainketa" ikastaroan izena emateko zabalik dago Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan.

Ikastaroa urtarrilaren 7tik ekainaren 4ra izango den arren, interesatuek gabon oporren aurretik izena ematea eta hautaketa prozesuan parte hartzea ezinbestekoa da.
Ikastaroa, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko da eta ondorengo gaiak landuko dira:

- Automatizazio sistema industrialen muntaia.
- Automatizazio sistema industrialen mantenua.
- Lan-praktika profesionalak inguruko enpresatan.

Informazio gehiagorako: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak