Genero berdintasunari loturiko praktika onak ardatz

Miguel Altuna LHII partaide den Engendering STEM egitasmoari loturik eta genero berdintasun eremuan enpresa eta erakundeetan burutzen diren praktika onak partekatzeko helburuarekin, datozen egunotan Amsterdamen bilduko gara Euskadiko, Eskoziako eta Herbehereetako hainbat ordezkari.

Euskaditik, erakunde eta enpresa ezberdinetako arduradunak abiatuko gara: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, ADEGI, RPK, Ikaslan Gipuzkoa, Tknika,  Universidad Politecnica Catalunya, Emun, Dikar, Elursa, LHL eta Miguel Altuna Lanbide Heziketak parte hartuko dugularik.

Bilera hauetan, proiektuan garatzen ari garen hainbat gai landuko ditugu: Politika eta kontratazio sistemak, soldata parekideak, lantokiko ingurune fisiko eta kulturala, langileen formazioa, konpromisoa, ...

Informazio gehiagorako, kontsultatu egitasmoaren web orria kontsultatu daiteke:  www.engenderingstem.eu

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.