Aipaturiko programa hau, Mexikoko Guanajuato Estatuko Gobernuak bultzatua da eta Mexikon presentzia duten euskal enpresa talde batek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk parte hartzen dute.
Guztira bi urte irauten duen egitasmo honen helburua, ikasleei formazio profesional teorikoa eta praktikoa eskaintzea da, Mexikon eta atzerriko lurralde batean; behin egitasmoa amaituta enpresetan kontratuarekin lanean jarraitzeko aukera izango dutelarik.