Guztira EAEko Lanbide Heziketako 46 ikastetxeetako 177 ikaslek hartu dute parte aurten txapelketan (24 modalitatetan lehiatuz) eta tartean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hainbat sari jaso dituzte:
- Mekatronika alorrean: Edurne Badillo eta Daniel Martins txapeldunak izan dira.
- CNC Torneatzea alorrean: Sergio Miguel-ek hirugarren postua lortu du.
- Kontrol Industriala alorrean: Julen Urreta txapelduna izan da.
ZORIONAK!!
Ekimen honen helburu nagusia da, txapelketen bidez, honako honen inguruko kontzientziazioa sustatzea: Trebetasun eta gaitasun maila handiek zein ekarpen funtsezkoa egiten dioten bai arrakasta profesionalari, bai norberaren garapen pertsonalari.
2018ko EuskoSkills Txapelketan arloetako bakoitzean lehen postua eskuratu duten ikasleek aukera izango dute SpainSkills Txapelketan lehiatzeko, 2019ko martxoan, Madrilen.