Ekainaren 9a, Elementalari agur esateko eguna

Aurten Elementalari agur esatea dagokigu, hau izango baita ikasleek lanbide-heziketako ikasketak eraikin hauetan amaituko dituzten azken ikasturtea. Beraz, iritsi da aldaketarako garaia, eta, Ibargarai kalean 74 urte egin ostean, Agur Elementala, 2018-2019 ikasturtean Miguel Altunako eraikin berrian amaituko baitituzte ikasketak ikasleek.

Horrenbestez, eta Ibargarai kaleko bi eraikin horiei AGUR ELEMENTALA esateko, bazkari bat antolatu dugu ekainaren 9rako, larunbata, eta bazkari horretan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Elementalean edozein ikasketa-mota egin duten pertsonak eta irakaskuntzan nahiz irakaskuntzaz kanpoko lanetan bertan lanean aritu diren guztiak.

Hau da egun horretarako prestatu dugun programa:

12:00etatik 14:00etara, Ateak Zabalik jardunaldia Elementalean.

Jardunaldi horretan, gaur egun eskualdeko enpresek dituzten beharrei zuzen erantzuteko izan den aldaketa teknologiko nabarmena ikusi ahal izango dugu duela zenbait urte ikasi edo lan egin genuen instalazioetan.

14:30. Bazkaria Bergarako udal-pilotalekuan.

Ekitaldi horietan izena emateko, gure webgunea erabil daiteke,www.maltuna.eus, 943767049 telefono-zenbakia, edo zuzenean jo Elementaleko beheko solairuan dagoen formazio ez-arautuko Miguel Altuna LHIIko orientazio-zerbitzuko bulegora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak