Lan-praktikak atzerrian egingo dituzte Erasmus+ programaren bidez

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2018ko otsailaren 22a

Martxoa hasieran, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako zikloetako 8 ikasle, Erasmus+ programaren eta Ikaslanek eskaintzen dituen beken bidez, beraien Lantokiko Prestakuntza Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egitera abiatuko dira: Poloniara, Italiara, Erresuma Batura eta Portugalera, hain zuzen ere.

Zalantzarik gabe, aukera paregabea dute esperientzia eta elkartruke honekin beraien kurrikuluma aberasteko eta baita, enpresa barruko zereginetan hobeto moldatzeko baliagarri izango zaien garapen pertsonal eta profesionalari loturiko gaitasunak lantzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak