ENGENDERING STEM: Genero berdintasunari loturiko lankidetza proiektu europarra

ENGENDERING STEM Eskozia, Herbehereetako bazkideekin batera Miguel Altuna Lanbide Heziketak osatzen duen lankidetza proiektu europarra da. Genero-berdintasun eremuan enpresa eta erakundeetan burutzen ari diren praktika onak partekatzea da proiektuaren helburua. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan (STEM) lanean diharduten enpresa txiki eta ertainei (ETE) bideratuta hain zuzen ere.

Otsailak 15 eta 16an Bergarako Miguel Atuna Lanbide Heziketa zentroan dute hitzordua proiektuan parte hartzen duten erakunde desberdinek, jarraipen meetingna burutzeko.

Proiektu honen bidez enpresa zein erakundeek parekotasun arloan izan dezaketen oztopo komunak jaso eta aurrera eramandako interbentzio estrategia eraginkorrak identifikatu nahi ditu. Helburu hau lortzeko honako 3 lan ildoak jorratuko dira: a) auto-ebaluazio tresna sortu, b) praktika onen gida osatu eta c) formazio programak garatu. Proiektuaren azken helburua enpresa parte-hartzaileen artean parekotasunera bideratutako ekintzak sustatzea litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak