Miguel Altuna Lanbide Heziketak, “GARBI SLS” izeneko enpresa eraman du, arropen garbiketa industriala jarduera duelarik. Azoka honetan ikasleek benetako enpresa bat bezala jardun dute. Esaterako, enpresa bakoitzak bere standa muntatu du eta gainontzekoekin harreman komertzialak egitea izan du helburu. Hain zuzen, azokaren aurtengo leloa “harremanak sendotu eta enpresen arteko aliantzak sortu” izan da.
Azoka honek, satisfazioa eta ilusioa sortzen du, nahiz eta antolaketa lan handia suposatu.
Jardunaldiaren amaieran jaso duten stand eragargarriena eta bezeroei eskainitako arreta onenaren sariarekin eta lortutako aliantzekin, ikasle nahiz irakasleak poz pozik itzuli dira errekonozimendu honengatik.