Lanbide Heziketa DUALerako hobekuntzak eta ideia berritzaileak bilatzen

Pasa den asteazkenean, azaroaren 8an, Lanbide Heziketako HETEL eta IKASLAN elkarteek bultzatutako jardunaldia izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertan, LH DUALari buruzko hobekuntza eta ideia berritzaileen buruz jardun zirelarik.

Batetik, DUALean ari diren 18 ikasle bildu ziren eta bestetik, DUALean ez dauden beste hainbeste ikasle (heziketa ziklo ezberdinetakoak). Lehendabizi, seiko 6 azpitaldetan bildu ziren gai honi buruz ekarpenak eginez eta ondoren, ikasle guztiak bildu ziren, esandakoak partekatu eta konklusioen berri emateko.

 

Hauek izan ziren aurkeztutako ondorio nagusiak:

* Ikasleek DUALa begi onez ikusten dute, nahiz eta esfortzu handiagoa eskatu.

* Esperientzia ona da enpresaren mundua bertatik bertara ezagutzeko eta lan aukerak handitzeko.

* DUALaren kalitatea ziurtatu behar da kantitatearen aurretik.

 

Horretaz gain, ikasketak eta lana txandakatzen duten ikasleek ordutegi aldetik malgutasun gehiagoren beharra ikusten dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak