Egitarauan aurreikusi bezala, ikasketak eta lana txandakatzen dituen Miguel Altunako DUAL sistema ezagutzeaz gain, Lazpiur enpresa bisitatzen izan ziren atzo. Horretaz gain, ikas-ekinezko lanbide heziketari loturik, Usurbilgo LH Institutua eta Tknika (LHri aplikaturiko Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko zentrua) ezagutu dituzte gaur.
Amaitzeko, irailaren 14 eta 15ean Donostian ospatuko den “AURRERUNTZ” Lanbide Heziketako Nazioarteko Jardunaldietan parte hartuko dute.