Azoka honetan, enpresen ekintzailetza sustatzeko UrratsBat programaren laguntzarekin sortu diren eta martxan dauden hainbat enpresa bilduko dira, tartean Debagoieneko enpresek ere beraien erakustokia izatez gain aurkezpenak egingo dituztelarik. Bi eguneko azoka izango da eta bertan Brandingari buruzko formazio saioak, mahai inguruak, enpresen aurkezpenak, zumba saioa etab. izango dira.