Mekatronika alorrean 14 erkidegok parte hartu dugu eta horien artean MAIko ikasleak hirugarren gelditu dira, Kataluniaren eta Extremaduraren ondoren.
Lehiaketa honetan proba desberdinei aurre egin behar izan diete: bi maketa muntatu, elkarrekin programatu eta mantenu lanak egiteaz gain, maketaren funtzionamendua optimizatzea lortu zuten. MAIren izenean ZORIONAK Izan, Mikel eta prestatzen lagundu dieten Beto eta Jon Mikel irakasleei ere!