Martxoa hasieran, Administrazio eta finantzak, Mekatronika eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko zikloetako 6 ikasle, Portugal, Italia eta Poloniara abiatuko dira beraien goi mailako zikloetako lan praktikak burutzera.
Europako eta Eusko Jaurlaritzako laguntzei esker, hiru hilabeteko egonaldi honetan, lan praktikak atzerriko enpresa batean egingo dituzte eta ingeles maila hobetzeko ikastaro trinkoa jaso. Horretaz gain, beraien kurrikulumetan islatuko diren zeharkako gaitasun pertsonalak ere hobetuko dituzte.
Azken urteotako esperientzia onak ezagututa, aurtengoa ere aberasgarria izatea espero dugu.