Martxan da DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz egitasmoa Bergarako MAIn

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2017ko urt. 31a, 13:38

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren laguntzari esker, Debagoieneko bost enpresekin elkarlanean egungo Lanbide Heziketako DUALa eredua hobetzeko helburua duen dagoenekoz martxan da.

Miguel Altuna LHIIk bultzaturiko egitasmo honetan, Ulma Forja S.Coop., Elay Taldea, Soraluce S.Coop., Dikar S.Coop., Industrias Urcelay  eta LHL ari dira elkarlanean. Egitasmoaren izenak dioen bezala, egungo ikas-ekinezko prestakuntzaren, DUALaren, barne funtzionamendua hobetu  nahi da. Horretarako, ikasleen, lantokietako instruktoreen eta ikastetxeetako tutoreen arteko harreman moduak hobetzeko bitartekoak diseinatu eta garatuko direlarik ikasturte honetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak