Bikain Euskararen Zilarrezko Kalitate Ziurtagiria jaso du MAIk

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2016ko abenduaren 21a

Pasa den astelehenean, abenduaren 19an jaso zuen Bergarako Miguel Altuna Institutuak Euskararen Zilarrezko Kalitate Ziurtagiria jaso zuen Donostiako Kursaalen ospatu zen ekitaldian.

Guztira 21.500 langile barnean hartzen dituzten 52 erakundek jaso zuten ziurtagiri hori, lanbide-esparruan eta enpresan euskararen presentzia eta erabilera aitortzen duena; Bikain ziurtagiriarekin, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzen dira.

Ziurtagiriak Iñigo Urkulluk banatu zituen eta ekitaldian, MAIko Iosune Irazabal Zuzendaria eta euskararen normalkuntzan lanean ari diren Juan Karlos Arellano eta Alberto Larrea izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak