Atzo, elkarteko Sabil Urcelayk eskaini zuen hitzaldian, bi datu azpimarratu zituen. Batetik, gaur egun Gipuzkoan 18.500 odo emaile daudela baina 20.500 emailera iristea nahi dela, gizartearen zahartzearen ondorioz beharra handiagotzen ari delako. Eta bestetik, estatistikoki 4 pertsonatik 3k, bere bizian zehar odolaren beharra izaten duela.
Gaurkoan ere, aurreko urteetan bezain parte hartze handia izan da: 34 pertsona gerturatu dira odola ematera, 32k eman ahal izan zuten eta hauetatik 12 ziren lehen aldiz emaile gisa aurkeztu direnak.
Hori dela eta, antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.