Garbi SLS ikuztegi industrial birtuala da, eta beste 18 enpresa birtualekin harreman komertzialak gauzatzen ditu (salerosketak, kolaborazio hitzarmenak lortu, etab.). Meeting Point honen bidez, ikasleek gelaz kanpoko jarduera batean parte hartzeaz gain, irakaskuntza metodo estatikoan lortutako gaitasun eta trebetasunak garatuz, benetako enpresa bat bezala lan egiteko aukera izan zuten.