Azaroa gizonen gaixotasunez ohartarazteko hilabetea da, Movemberren hila. 2016ko hau ez da salbuespena, eta gizon ugari hasi da bibotea uzten. Euskal Herrian ere gizaseme ezezagun zein ezagunek ezpain gaineko ilea hazten utzi dute Movember Fundazioak antolatutako ekimena babesteko, MAIko ikasle eta irakasle talde batek ere parte hartu du.