'Euskoskills' lehiaketako mekatronika alorrean MAIko ikasleak txapeldun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Lanbide Heziketako Euskoskills 2016 lehiaketaren aurtengo edizioa martxan da dagoeneko. Atzo MAIn ospatu zen mekatronika alorreko froga. Armeria Eskolako eta Miguel Altuna Institutuko hiru bikote lehiatu ziren goizean eta arratsaldean egin zituzten saio desberdinetan, eta MAIko Automatizazio eta Robotika Industrialeko Izan Mallo eta Mikel Mengual izan ziren txapeldunak (argazkian erdiko biak).

Lehiaketa hauen helburua, LHko ikasleak promozionatzea eta motibatzea da, beraien ikaskuntza maila hobetuz eta irakasleen lana baloratuz.

Froga hau irabazita, 2017ko martxoan Madrilen ospatuko den Europako Lanbide Heziketaren Astean izango den Spainskillsen parte hartzeko aukera izango dute Ixan eta Mikelek (argazkian erdiko biak).

Bide batez, MAIk eskerrak eman nahi dizkio Festori eskainitako laguntzagatik.

Zorionak txapeldunei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak