Elektrizitate edo fabrikazio mekanikoko ikastaroren baten interesaturik zaude?

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2016ko urriaren 19a

Bergarako Miguel Altuna institutuan datozen asteotan hasiko diren Fabrikazio Mekanikoko eta Elektrizitateko hiru ikastarotarako tokia dago oraindik.

Aipaturiko ikastaroak hauek dira:

* Fresagailu konbentzionaleko mekanizazioa: Azaroaren 2tik abenduaren 21era luzatuko da (80 ordu).

* Solid Works: Azaroaren 7tik 29ra bitartean (40 ordu).

* Etxe eta eraikinen instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea: Azaroaren 2tik abenduaren 21era (80 ordu).

Ikastaro hauek, langile nahiz langabetuei zuzendurik eta Hobetuzen bidez guztiz subentzionatuta daude. 

Informazio gehiagorako 943 76 70 49 zenbakira deitu daiteke edo ikastaroak@imaltuna.com helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak