Goi mailako zikloetarako sarrera froga prestatzeko klaseak datorren urriaren 20an hasiko dira. Oraindik ere plaza batzuk badaudenez, matrikulatzeko aukera irekita dago MAIn.
Horretaz gain, aipaturiko Lanbideren bidez diruz-lagundutako ikastaroan ere izena emateko aukera dago. "Fabrikazio aurreratua 4.0: Periferikoen programazioa" ikastaroa, batez ere mekatronika, elektrizitatea eta elektronika eta robotika industriala ikasketak dituzten langabetuei zuzendurik dago.
Ikastaro hau, azaroaren 7tik abenduaren 22ra bitartean eskainiko da, 15:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiagorako 943 76 70 49 zenbakira deitu edo ikastaroak@imaltuna.com helbidera idatzi daiteke.