Aurtengo ikasturtean ere Fabrikazio Mekanikoa, Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitate eta Elektronika eta Instalazio eta Mantenimenduetako zikloak eta Hotzeko Estanpazioko Espezializaziorako graduondoa eskainiko dira eta baita goi mailako sarrera froga prestako klaseak ere.
Ikasle kopuruari dagokionez, 114 ikasle arituko dira Erdi Mailako zikloetan, 279 Goi Mailako zikloetan, 137 eskaintza partzialean, 22 ikasle Hotzeko Estanpazioan espezializatzen eta beste talde bat goi mailarako sarrera froga prestatzen.
Azkenik Lanbide eta Hobetuzen bidez subentzionatutako, langile nahiz langabetuei zuzenduriko ikastaroak ere datozen asteotan hasiko dira.