Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendaritzak sustatutako egitasmo honen bidez, ikasle eta ikasle ohiek, MAIko baliabide desberdinak dituzte eskura: Egin beharrekoak garatzeko bulego, ekipamendu edo instalazioak erabiltzeko aukera, eta baita, ekintzaileari bere negozio ideia enpresa bihurtzen lagunduko dion aholkularitza zerbitzu integrala ere.
Urrats Bat programaren bidez 20 enpresa proiekturen sorrera prozesuan lagundu dugu eta orain, beste apustu bat egin dugu enpresak sortzearen alde: MAIko ENPRESA KABIA.
Gaur egun, Ekolber eta Saiotek enpresak ari dira beraien negozioa martxan jartzen Amillagan kokatutako enpresa-haztegi honetan.
Hori dela eta, datorren 2016ko ekainaren 30erako MAIko ENPRESA KABIAREN inaugurazio ekitaldia antolatzen ari garaa. Bertan erakunde eta enpresa desberdinetako ordezkariak bilduko gara, tartean MAIko URRATS BATen bidez sortu diren enpresak ere bai.