Elgeta Herri Eskola eta Xalbadorpe Jubilatu Elkartea naturarekiko elkarnean

Bergarako Migel Altuna Institutuak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuaren laguntzaz, martxan dugun Elkarrekin Ikasten egitasmoaren barruan, Elgeta Herri Eskola eta Xalbadorpe Jubilatuen Elkartea bildu ziren elkarrekin ikasteko.

Alde batetik, iaz Elkarrekin Ikasten egitasmoaren baitan ospatutako “zuhaitz egunean”  landatu ziren fruta-arbolei jarraipena eman zaie otsailaren azkenengo astean. Horretarako,  Xalbadorpeko 2 kidek, Pedro Marik eta Juan Marik,  haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako gaztetxoei, landatutako zuhaitzak zelan zaindu behar diren erakutsi zien: inguruko belar txarrak kendu, lurra harrotu, ongarri bezala konposta bota, zuhaitzak indar berritzeko adarrak kimatu eta forma eman.

Bestetik, martxoaren lehenengo astean, sendabelarren pomada egin zuten.  Xalbadorpeko Juan Mari jubilatuak eta Ramón Elgeta Herri Eskolako irakasleak egin zuten tailer hau. Pomada egiteko aloe vera, hilerri-lili eta intsusa  sendabelarrak erabili zuten. Parte hartu zuten 3 eta 5 urte arteko 40 umek asko gozatu, eta oparitxo moduan, ume bakoitzak klasean egindako pomada pote txiki bat eraman zuten etxera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak